XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez da kartzelarien ohizko jarrera baina gertatu, horrelakoak ere gertatzen omen dira.
Euskal prentsa ailegatu ahala zakarrontzira botatzeko ohitura indarrean dago kartzela askotan. Herrera da horietako bat.
Leonen eta Murtzian behintzat, itzultzeko erretenitu egiten diete. Dena den, postaz heltzen den Euskal Herriko prentsa kartzela gehienetan berandu entregatzen diete.
Euskararen aitzakia dela eta, fakultateko apunteak eta kartak berandu ematen dizkiete kartzela askotan. Tutorietan, irakasleen bisitetan, gaztelaniaz mintzatzera behartzen dituzte askotan.
Estatu espainiarrean, kartzelako funtzionarien erasoez gain, Zaintza epaileen erasoa ere jasotzen du askotan gure hizkuntzak.
Jaengo Zaintza epaileak, esaterako, presoek erretentzio arazorik izan nahi ez bazuten, erdaraz idazteko
Errekurtso berriari erantzunez, hala ere, kartak azkarrago emateko esaten zion espetxeko zuzendariari.
Ez dut atal hau amaitu nahi Iñaki Nogueira Ruforen eskabidea eta Valdemoroko zuzendariak emandako erantzuna aipatu gabe.
Hitzez hiz, hauxe eskatzen zuen Iñakik:
Zuzendariaren erantzuna, hau ere hitzez hitz:
Urteetan debekuak eta arazo franko izan badituzte ere, gaur egun euskarazko gutunak 20 egun edo hilabeteko epean jasotzen omen dituzte. Bisitetan oztoporik gabe egin dezakete euskaraz.
Grandignango espetxean liburuak eta prentsa itzultzera bidali eta handik hilabete t'erdira ematen dizkiete.
Telefonoz deitzeko aukerarik ez daukate (La Santé eta Fleuryn behintzat ez).
Sakabanaketa dela eta, bakarka daude zenbait kartzelatan eta beraz, euskaraz hitz egiteko aukera bakarra bisitan izaten dute.
EUSKALDUNAK DIRELAKO, EUSKAL HERRIRABeraien eskubidea delako (Kode Penalean bertan ere bildua gainera), Euskal Presoak Euskal Herrian egon beharko lukete.